Gwendolyn Elizabeth Brooks (Topeka, Kansas, 1917ko ekainaren 7a - Chicago, Illinois, 2000ko abenduaren 3a) estatubatuar poeta, idazle eta irakaslea izan zen. Bere lanean pertsonen ospakizunak eta komunitateko herritar arrunten eguneroko bizitzari buruz idatzi zuen. 1950ean Annie Allen lana idatzi zuen[1], eta liburu horregatik Poesiaren Pulitzer Saria irabazi zuen. Pulitzer saria jaso zuen lehen afroamerikarra izan zen[2].
Bere idazle ibilbidean zehar sari eta merezimendu asko irabazi zituen. Chicagon bizi zela, Illinoisko poeta laureatu izendatu zuten 1968an, 32 urtez mantendu zuen ardura[3]. 1976an lehenengo emakume afroamerikarra izan zen Ameriketako Estatu Batuetako Artearen eta Letren Akademian sartzen[4].